2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea

Can the grammar of schooling be changed?

Zergatik den hain zaila eskolako hezkuntza mota eta sistema aldatzea azalduko dut Martínez-Arbelaiz, A., & Correa, J. M. ren irakurketa informazio iturri moduan erabiliz.
Irakurketan ikusten den bezala, informazio eta komunikaziorako teknologia berriak oso erabilgarriak dira, ikasleen eguneroko bizitzarekin lotu dezaketelako eskolan ematen dena, eskolaren mugak kenduta.

Zoritxarrez teknologia hauek erabiltzerako orduan arazoak daude.
  1. Irakasle mailan gertatzen dena, hauen interesa falta da, ez dute teknologia berriak erabiltzeko gogorik eta batzuk ez dakite ezta erabiltzen ere.
1.1  Arazo honekin bukatzeko lehenik eta behin irakasleei prestaketa aproposa eta laguntza eman behar zieten.
  1. Beste askotan eskolaren mailan gertatzen dira, hau da, irakasleak gogoak dituzte eta badakite teknologia berriak erabiltzen baina eskolak ez dizkiete teknologia berri hauek eskura jartzen.
2.1  Eskola mailan gertatzen den arazoa konpontzea oso erraza da beti ere dirua badago azpiegiturak eraikitzeko teknologia berriak sartzeko, baina hau eginda ere arazoa da nola sartu proiektuetan oinarritutako metodologiak, askotan teknologia berri hauek erabiltzen dituztenak
  1. Azkenik sistema mailan ematen den arazo bat da, ez dela teknologia berriaren ebaluazioak egiten eta horrela gizartea ez daki zer nolako onurak ekartzen dituen teknologia hauen erabilera. Azterketa bidezko ebaluazioa delako nagusi, oso tradizionala den sistema batetik dator eta hori aldatu beharko zen.

Sistema hori edo ‘‘grammar of schooling” metafora honela definitu egin zuten 1994 ean Tyack eta Tobin: ‘‘ohiko egiturak eta arauak instrukzio lana antolatu egiten dute. Hemen buruan daukagu adibidez denbora eta espazioa zatituz antolakuntza praktiko normalizatua, ikasleen sailkaketa eta ikasleak klase batera egokituta daudela eta ezaguera ikasgaietan banatuta ematen dietela.” Honek teknologien integrazio txarra azaldu egin dezake,haien ustez gramatikarekin gertatzen den bezala jendea ez daki gramatikaren lege guztiak, baina badakite gramatikalki ondo edo txarto dagoen antolatuta esaldi bat, irakasleek klase esanguratsuak emateko modua dakitela uste duten bezala
Ikasleen motibazioa eskolaz kanpoko ekintzetan ez da klasean ikusten, konparaketa bat egitekotan saila da, bat beharrezkoa delako jatea, ariketak bidaltzen dira eta egin behar direnean eta bestean ez.

Horregatik eskolaz kanpoko ekintza hauek ez dira ‘‘grammar of schooling” metafora horren barruan sartzen eta ez daukate inolako oztoporik.

Proiektu batzuek honek teknologien integrazioan zuen garrantzitsua neurtzeko egin ziren, Proiektu batean umeak borondatez artelan batzuk egin behar zituzten, haien irudimena lantzeko, bestean joatea beharrezkoa zen.
  • Lehengo proiektuan, umeen interesa piztu zezakeen gauza guztiak aurkitu zezaketen, ordenagailuak, kamerak, jokoak, liburuak, musika…
  • Bigarren proiektuan klaseak mugikorrarekin ematen ziren, ikasleak klase hauek klase normalak baino atseginagoak zirela adierazi zuten.


Honekin frogatu daiteke, teknologiak interesa mantentzeko tresna onak direla eta aldaketa hau beharrezkoa dela eta posiblea dela, zaila baina posiblea bi proiektuetan ikusi zen bezala.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina