|
Egutegia (lehen urtea) |
Hauxe gure lehen hezkuntzako lehen urtea da, oroitzapen oso onak dauzat. Haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara pasatzea pauso handia da, klaseko lagun taldea bera da baina klaseak serioagoak dira, eskola-lana prozeduran pixkanaka sartzen gara. Lehen urte horretan matematikak, ingurumen zientziak, ingelesa... etab. materia berriak ikusten ditugu eta "eskola nazkagarria da" hasten da pentsatzen, behintzat nire kasuan. Irakasle izatera heltzen banaiz noizbait gustatuko litzaidake nire ikasleen garapena aspergarria ez izatea,
|
Olentzero |
Gabonetako oporrak baino lehen klaseko azken egunean olentzeroz edo baserritarrez mozorrotzen ginen urte oro. Jai egun polita zen eta dibertigarria (batzuk argazkian adierazi ez arren), herritik abesten joaten ginen eta txokolatada goxo-goxoa gure zain zegoen bueltatzerakoan. Oporrak baino lehenago jai txiki honek eskola etenaldia alaitasunez hartzeko balio zuen, oso zaila ez zen ardura, baina polita zen oporretan ikusiko ez genituen lagunekin jai-egun bat igarotzea. Etorkizuneko irakasle bezala ekintza hauetan sakonki barneratzea gustatuko litzaidake, ikasleak irakasle bat ekintza batean oso sartuta ikusten badute bere gogoak pizten dira.
|
Inauteriak
Inauteriak nire eskola bizipen alaigarrienak dira, gogoratzen dut plastika klaseetan talde osoarentzat mozorro berak egiten genituela. Inauteri egunean festa dezentea ospatzen zen ikastetxean, jokoak, txokolatada... etab. Mozorroak kulturaren parte dire, gainera munduko kulturak mozorroekin antzez daitezke, polita izango zen nire etorkizuneko klaseetan mozorroak erabiltzea, ikasleak askoz gehiago ikasten dute dinamika hauekin beti liburuak erabiltzen baino. Kasu batzuetan liburuak alde batean utzi behar dira eta dinamika berriak saiatu.
|
|
Etxerako lanak
Behar bada ume guztien etsaia, etxerako lanak gorrotatzea ohikoa da, baina beharrezkoa hainbat kasutan. Nik ez dut inolako arazorik izan etxerako lanekin, ulertzen nituen eta ondo egiten nituen, baina ez nintzen egunero egiteko gauza. Gaur egun ulertu egin dut etxerako lanak ez zirela bakarrik matematika, natura, ingelesa... etab. ikasteko, baizik eta konstantzia lortzeko, bizitza osoan beharrezkoa dena. Etxerako lanak bai ala ez eztabaidan hauen alde jartzen naiz, baina ni jasan ditudan lanekin alderatuz aldaketa asko egingo ditut. Etxerako lanak ez dira egiten eskolan, beraz txarto iruditzen zait etxean ere liburu baten aurrean esertzea eta kopiatzea, lan askoz dinamikoagoak proposatuko nituzke, proiektuak egitea, naturarekin harremanetan jartzea... Hala ere badaude ikasgai batzuk non ariketak egin behar dira ia egunero, adibidez matematika, baina lasaiago hartu ahal dira.
|
|
Maritxu
Maritxu
nire eskola ohiaren "maskota" da, futbol taldeak dituztenak bezala.
Istorio bat zegoen honi buruz, ez dut gogoratzen zehazki, batzuetan eskolara jaisten
zen gozokiak eta ikasteko gogoak banatzera. Eskola azken egunean irakasleren
bat Maritxuz mozorrotzen zen eta ipuinak kontatzen zituen. Ideia ona iruditzen
zait umeak motibatzeko eta eskolaz disfrutatzeko, irakasleen alde ekimen ona
dela uste dut.
|
|
Oporrak |
Hemen
nire gurasoak eta hirurok eskiatzen gaude, gabonetako oporretan ziur aski.
Gabonetako oporrak nire gustukoenak ziren, udakoak luzeagoak izan arren,
oroitzapen oso politak eta dibertigarriak dauzkat honi buruz. Eskolara
bueltatzerakoan mundu guztiari kontatu nahi nizkion nire bizipenak, irakasleei
ere, baina hauek ozta-ozta galdetzen ziguten ikasleei gure oporrei buruz.
Irakasleek garrantzi handiagoa eman behar diote umeek eskolatik kanpo egiten
dutenari, umeek bere bizipen onak kontatzen disfrutatzen dute, eta eskolan
disfrutatzea erronka bat da.
|
Irteera batean |
Irteerak beti esperientzia honak ziren, klasean ikasitakoa praktikan jartzeko baliabidea. Hobeto ikasten den lekua natura da.
|
Liburutegia
Liburutegia
eskolaren leku politena zen, liburu mota guztiak aurki zenezakeen hor, gustukoena
hartu eta kuxinez eta bankuz beteta zegoen txoko batean irakurtzen genituen.
Jolastordu asko han eman nituen, beste lagunekin edo bakarrik, eta liburua
osorik ez banuen irakurtzen etxera eramaten nuen. Baina liburutegia ez zen
bakarrik jolastorduetan erabiltzen, klase batzuetan horra joaten ginen
informazioa bilatzera eta lanak egitera. Liburutegian ekintza asko egiten ziren
era, adibidez Halloween-en ipuin kontalari bat zetorren, oso beldurgarria bide
batez, gabonetan elur-panpinak eta "Belen" erakusketak zeuden...
etab.
Eskola oro liburutegi bat behar du,
baina ez bakarrik hori, liburuez gozatzeko ekintzak ere behar dira, irakasleen
parte-hartzea. Liburuak zaintzeko ez dira garbitu edo leku aproposean gorde
behar, hauek zaintzeko behin eta berriz irakurri behar dira, eta irakasleek
izango garen bezala ezin dugu liburuak galdu, ume guztiei irakurtzeko gogoak
piztu behar diegu.
|
|
Irratia
Eskolako
irratia egunero egiten zen ekintza zen, egun bakoitzean klase desberdin bateko
5 kide ordu erdiko saio bat eskaintzen zuten, beste guztiek entzuten genioen
klasetik. Saio horretan albisteak esleitzen zizkiguten, euskarari buruz, gure
eskolari buruz, euskal kirolei buruz... saioa publikoa zen, beraz nahi zuenak
entzun zezakeen. Eskarmentu oso polita zen eta nahiko esklusiboa, ez dut uste
lehen hezkuntzako eskola askok irrati propioa daukatenik, hitz egiteko erraztasuna
lortzen genuen eta urduritasuna kentzeko ekintza ona zen, zuzenean emititzen
zen eta. Oroitzapen oso politak dauzkat eskolako irratiari buruz, nire gurasoak
behin baino gehiagotan entzun zidaten irratitik, gainera gure ardura izatea
irrati programa bat konpremezua ematen dizu. Nik ez dakit zenbat diru behar den
irrati txiki bat sortzeko baina beharrezko baliabideak daukatenek aprobetxatu
beharko lituzke, umeek disfrutatzen eta ikasten dute honekin.
|
|
Patioa
Nire
ohiko patioaz ezin naiz kexatu, bi futbol zelai, saskibaloi zelai bai,
frontoia, kanpa ugari... gainera egunean zehar 2 ordu pasatzen genituen han,
patio galanta beraz. Nire jolas gogokoenak futbola eta eskupilota ziren, maiz saskibaloian
aritzen nintzen baina oso gutxitan, kromo eta tazoekin ere jolasten genuen.
Baina lagunekin askotan ez da guztia ondo pasatzea, patioetan eztabaida eta
borroka asko gertatzen ziren baina egun batzuk pasa ondoren normaltasuna
bueltatzen zen. Ez dakit nora arte heldu behar da irakasle baten parte-hartzea
patio batean, patioa denbora libre edo askatasuna bezala den partez, baina
borrokak eta eztabaidak bideratu behar dituzte. Ez litzaidake batere ez
gustatuko patio zaintzea, kaos bat da hori, nire eskolaren kasuan gutxienez.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina