2017(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

Curriculum - Jaume Sarramonak azalduta

Curriculum hitza (“bidea” latinez) definizio zehatza ez dauka, desberdina da ikuspuntua aldatzen badugu. Curriculumean sakondu baino lehen niretzat definizio zuzenena dena ikusiko dugu, nire ikuspuntutik behintzat.
Irakasleen ikuspuntutik definizio zuzenea: Irakasleen edo profesionalen jarduera aurrera eramateko eremuak; non irakasteko eta ebaluatzeko mugak jartzen diren.
Curriculuma gauza oso konplexua da eta definizio hau baina haratago doa, hurrengo orrialdeetan definizio luzeagoa eta zehatzagoa ikusiko duzue, curriculuma banakatzean argiago ikusten baita.

1.      Curriculumaren Oinarriak

Oinarri filosofikoa:

  • Helburuak zehazten dira.
  • Zertarako diseinatzen eta aplikatzen den badakigu.
  • Gizakiaren ikusmoldea gauzatzen duten korronteen iturria.

Oinarri soziala:
  • Ikastetxearen, irakaslearen eta ikasleen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean.
  • Bitartekaria, subjektuaren eta testuinguru sozialaren artean.
  • Gizarteak parte hartzen du curriculumean, hasierako orientabidea baita.
  • Politika ere nabarmentzen da curriculumean, baina honek mugak izan beharko lituzke.

Oinarri epistemologikoa:
  • Jakintza zientifikoan oinarri.
  • Curriculumaren aplikazioa.
  • Diziplinarteko harremanak gauzatzen ditu.

Oinarri psikologikoa:
  • Ikasle-irakasleen ezagutza psikologikoa beharrezkoa da.
  • Ikaskuntza prozesuaren oinarri psikologikoa.
  • Ondorioak: curriculum konduktista, kognitiboa eta soziala.

Oinarri pedagogikoa:
  • Irakasleen esperientziaren oinarri sintetitzailea biltzen du curriculumak.
  • Zer ikasi, nola ikasi, noiz ikasi eta erabiltzen diren baliabideak, metodologiak, denboralizazioa eta ebaluazioak finkatzen ditu.
  • Ikaskuntzaren plangintza.

2.      Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Espainiako estatuak proposatzen duen curriculuma mailetan banatuta dago, eta zerbait irekia eta moldatu daitekena dela diote.

Lehen maila:
  • Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD)
  • Derrigorrezkoa
  • Helburuen interpretazioa
  • Curriculumaren arloak eta edukiak zehazten da
  • Autonomia erkidegoen hezkuntza administrazioez osatuta

Bigarren eta hirugarren maila:
  • IIP edo IHP
  • Ikastetxeen erantzukizuna
  • Ikastetxeko eta gelako programazioak ezartzen dira.
  • Bigarren maila ikastetxearen ardura
  • Hirugarren maila irakasle bakoitzaren ardura


3.      Curriculumaren diseinua

Curriculumaren ezaugarriak diseinatzea, hauek praktikan jartzeko ikastetxearen premiekin bat etorri behar dira.

3.1.Helburuak:
Hiru multzotan banatzen dira;

  1. Jakintza arlokoak: Barneratzea, integratzea eta eraberritzea.
  2. Trebetasunak: Hauek zehatzak edo prozesuari lotutakoak.
  3. Jarrerak: Norberaren autonomiari lotutakoak eta gizartearekiko konpromisoari lotutakoak.

3.2.Edukiak:
Hiru multzotan banatzen dira:

  1. Jakitearekin lotutak (jakintza): Helburuak, printzipioak, ideiak, kontzeptuak, legeak…
  2. Egitearen jakinduriarekin lotutak (trebetasunak): Egintzarako arauak, teknikak eta irizpideak.
  3. Izaera jakitearekin lotutak (pertsonalitatea) : Balio pertsonalak eta balio sozialak.


3.3. Metodologia:
Bi multzotan banatzen dira:

  1. Irakaslearenak: Erakustea, frogatzea, orientatzea eta motibatzea.
  2. Ikaslearenak (2 azpitalde):
    1. Banakakoak: Irakurtzea, erabakitzea, aztertzea, laburtzea eta memorizatzea.
    2. Taldearenak: Taldeko lana, eztabaidak eta elkarrekin bizitzea.


3.4.Baliabide didaktikoak:

Curriculumaren edukiak aurrera eramateko behar diren baliabideak dira, ekonomiarekin oso lotuta dago hau eta ikastetxe guztiek ezin dute baliabide berak izan. Beraz irakasleen moldaketa eskatzen da, baliabide kopuru eta kalitatea kontuan izanda. Baliabide hauek modernizatzen dira denbora zehatz batean, beraz irakasleak moldaketa jarraian egon behar da. Baliabideak motibazio pizgarria da beraz garrantzitsua den atala bihurtzen da.

3.5.Ebaluazioa:
Ebaluazioa irakasleen informazio iturria da, eta bi unetan banatu daiteke iturri hori:

  • Hasierako ebaluazioa (diagnostikoa):
Ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera oinarrituta egon behar den balorazioa. Hau kontuan hartzen ditu: Ikastetxearen testuinguru sozioekonomikoa, ikasleen ezaugarriak,gizartearen beharrak, baliabideak eta legezko aginduak. Guzti hauek bat egin behar dute erabilitako metodologiarekin, helburuekin eta edukiekin.

  • Emaitzen edo produktuen ebaluazioa:
Curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da, baina, bai aurreikusitako, bai aurreikusi gabeko emaitzak kontuan hartu behar dira. Berdin da onak edo txarrak diren, biak beharrezkoak dira curriculumaren diseinua hobetzen jarraitzeko. Ebaluazioa, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren inguruan antolatu behar da, eta ez alderantziz.


4.      Ezkutuko curriculuma

Definizioa: Eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa. Eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, horien bitartez osatzen dituzte eta ikasleek euren balore sozialak.


Balore sozialekin eta ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma. Ideologia hori, portaera arau, curriculumaren elementu, material didaktiko, jarduera eta ebaluazio sistemen bidez azaleratzen da.

2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata

Curriculum mailak

Curriculuma mailetan banatzen da, mailakapen hau ahaltzen du irakaslea bere irakaskuntza orientatzea egoera espezifikoetara.  Maiala bakoitza ezaugarri batzuk ditu baina ordena hauxe izango zen; hasi pertsona gehien eragiten duen mailatik eta amaitu pertsona gutxien eragiten duen mailatik. Curriculuma lau mailatan zatitu egin ahal da, baina hemen lehengo hiru mailei buruzko informazio zehatza bakarrik emango dut.


  • Link-ak:

Konpetentziak II


  • Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
    • José Moyarentzat konpententzia garrantzia ez dago emaitzan, hau da ulertu duten ala ez, baizik eta prozesuan. Josék dio konpetentzien helburua baliabide guztiak erabiltzen jakitea dela, aldiz beste txosten eta dekretuek ez dute kontuan hartzen ikasleen prozedura ikasteko.
  • José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
    • Moyaren arabera  eta Europar Batasunarentzat hezkuntza publikoak guztientzat izan behar da, ikasitakoa erabilgarria izan behar da eguneroko bizitzan eta ikasketa bizitza osorako izan behar da. Ley General de Educación-aren ondorioz, 2007an.
  • Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
    • Bai da selektiboa ikasleak bi eremutan banatzerakoan, zientzia edo letren artean erabaki behar duzunean. Baina beharrezkoa dela uste dut, ikasleek bere etorkizunerako bidea hautatu behar dute.
  • Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.  
    • Bi baldintza bete behar dira ebaluazio batean; informazio iturria (azterketa adibidez) eta ebaluazio irizpediak, azken hau ez dagokio konpetentzia bakoitzari, baizik eta "area curricularrari", konpetentzia guztiak barneratzen duena. Informazio iturri asko daude baina hoberenak eta fidagarrienak ariketen ebazpenari buruz datuak ematen digutenak dira. Heziberri dekretuak esaten du, José Moyaren alderantziz, konpetentzia bakoitzak bere ebaluaketa metodoak dituela, irizpide desberdinekin.

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Konpetentziak I


  • Zer ikasi? 
    • Konpetentzia bakoitzen edukia da, 1.go eta 2.go ziklokoak. Hauek dira disziplina bakoitzeko konpetentziak eta bere edukiak:
      • Euskera/Gaztelania eta literatura (119.or.)
      • Atzerriko Hizkuntza (142.or)
      • Matematika (164.or.)
      • Natur Zientziak (191.or.)
      • Gizarte Zientziak (209.or.)
      • Arte Hezkuntza/Plastika (252.or.)
      • Gorputz Hezkuntza (268.or.)
  • Zertarako ikasi?
    • (2015eko dekretuak EAE) Zehar konpetentziak (29.or.) eta disziplina barneko konpetentziak (57.or.). Helburu bat dago disziplina bakoitzeko, hauek dira Disziplina guztiak eta bere helburua.
      • Euskera/Gaztelania eta literatura (118.or.)
      • Atzerriko Hizkuntza (142.or)
      • Matematika (163.or.)
      • Natur Zientziak (190.or.)
      • Gizarte Zientziak (208.or.)
      • Arte Hezkuntza/Plastika (251.or.)
      • Gorputz Hezkuntza (268.or.)
  • Noiz ikasi?
    • Bi ziklo: lehen (1, 2 eta 3. maila) eta bigarren zikloak (4,5 eta 6. maila), konpetentzia guztiak bi zikloetan daude. Zikloaren arabera disziplina bakoitzen konpetentzien ezaugarriak desberdinak dira, baina oinarrizko zehar konpetentziak Lehen Hezkuntzako urte guztietan zehar berdinak dira.
  • Nola ikasi?
    • (112.or.) Metodologiak; Hezkuntza barruan sartzen da, ez bakarrik konpetentzia barruan.
  • Zer ebaluatu?
    • Konpetentzia bakoitzen ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak. Lehen Hezkuntzako curriculumaren berariazko ikuspegia. 
      • Euskera/Gaztelania eta literatura (132.or.)
      • Atzerriko Hizkuntza (153.or)
      • Matematika (178.or.)
      • Natur Zientziak (199.or.)
      • Gizarte Zientziak (220.or.)
      • Arte Hezkuntza/Plastika (261.or.)
      • Gorputz Hezkuntza (275.or.)
  • Nola ebaluatu?
    • (115.or.) Ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa. (116.or.) Ebaluazio-irizpideak: Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.
  • Noiz ebaluatu?
    • (114.or.) Ebaluazioaren eginkuzuna; hiru momentu ebaluatzeko: Kurtso hasieran (diagnostikoa), kurtso erdian eta kurtso amaieran (ebaluazio batutzailea). 

2017(e)ko otsailaren 13(a), astelehena

Argazkiak

Egutegia (lehen urtea)
Hauxe gure lehen hezkuntzako lehen urtea da, oroitzapen oso onak dauzat. Haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara pasatzea pauso handia da, klaseko lagun taldea bera da baina klaseak serioagoak dira, eskola-lana prozeduran pixkanaka sartzen gara. Lehen urte horretan matematikak, ingurumen zientziak, ingelesa... etab. materia berriak ikusten ditugu eta "eskola nazkagarria da" hasten da pentsatzen, behintzat nire kasuan. Irakasle izatera heltzen banaiz noizbait gustatuko litzaidake nire ikasleen garapena aspergarria ez izatea,

Olentzero
Gabonetako oporrak baino lehen klaseko azken egunean olentzeroz edo baserritarrez mozorrotzen ginen urte oro. Jai egun polita zen eta dibertigarria (batzuk argazkian adierazi ez arren), herritik abesten joaten ginen eta txokolatada goxo-goxoa gure zain zegoen bueltatzerakoan. Oporrak baino lehenago jai txiki honek eskola etenaldia alaitasunez hartzeko balio zuen, oso zaila ez zen ardura, baina polita zen oporretan ikusiko ez genituen lagunekin jai-egun bat igarotzea. Etorkizuneko irakasle bezala ekintza hauetan sakonki barneratzea gustatuko litzaidake, ikasleak irakasle bat ekintza batean oso sartuta ikusten badute bere gogoak pizten dira.

Inauteriak

Inauteriak nire eskola bizipen alaigarrienak dira, gogoratzen dut plastika klaseetan talde osoarentzat mozorro berak egiten genituela. Inauteri egunean festa dezentea ospatzen zen ikastetxean, jokoak, txokolatada... etab. Mozorroak kulturaren parte dire, gainera munduko kulturak mozorroekin antzez daitezke, polita izango zen nire etorkizuneko klaseetan mozorroak erabiltzea, ikasleak askoz gehiago ikasten dute dinamika hauekin beti liburuak erabiltzen baino. Kasu batzuetan liburuak alde batean utzi behar dira eta dinamika berriak saiatu.


Etxerako lanak

Behar bada ume guztien etsaia, etxerako lanak gorrotatzea ohikoa da, baina beharrezkoa hainbat kasutan. Nik ez dut inolako arazorik izan etxerako lanekin, ulertzen nituen eta ondo egiten nituen, baina ez nintzen egunero egiteko gauza. Gaur egun ulertu egin dut etxerako lanak ez zirela bakarrik matematika, natura, ingelesa... etab. ikasteko, baizik eta konstantzia lortzeko, bizitza osoan beharrezkoa dena. Etxerako lanak bai ala ez eztabaidan hauen alde jartzen naiz, baina ni jasan ditudan lanekin alderatuz aldaketa asko egingo ditut. Etxerako lanak ez dira egiten eskolan, beraz txarto iruditzen zait etxean ere liburu baten aurrean esertzea eta kopiatzea, lan askoz dinamikoagoak proposatuko nituzke, proiektuak egitea, naturarekin harremanetan jartzea... Hala ere badaude ikasgai batzuk non ariketak egin behar dira ia egunero, adibidez matematika, baina lasaiago hartu ahal dira.

Maritxu


Maritxu nire eskola ohiaren "maskota" da, futbol taldeak dituztenak bezala. Istorio bat zegoen honi buruz, ez dut gogoratzen zehazki, batzuetan eskolara jaisten zen gozokiak eta ikasteko gogoak banatzera. Eskola azken egunean irakasleren bat Maritxuz mozorrotzen zen eta ipuinak kontatzen zituen. Ideia ona iruditzen zait umeak motibatzeko eta eskolaz disfrutatzeko, irakasleen alde ekimen ona dela uste dut. 

Oporrak
Hemen nire gurasoak eta hirurok eskiatzen gaude, gabonetako oporretan ziur aski. Gabonetako oporrak nire gustukoenak ziren, udakoak luzeagoak izan arren, oroitzapen oso politak eta dibertigarriak dauzkat honi buruz. Eskolara bueltatzerakoan mundu guztiari kontatu nahi nizkion nire bizipenak, irakasleei ere, baina hauek ozta-ozta galdetzen ziguten ikasleei gure oporrei buruz. Irakasleek garrantzi handiagoa eman behar diote umeek eskolatik kanpo egiten dutenari, umeek bere bizipen onak kontatzen disfrutatzen dute, eta eskolan disfrutatzea erronka bat da.

Irteera batean
Irteerak beti esperientzia honak ziren, klasean ikasitakoa praktikan jartzeko baliabidea. Hobeto ikasten den lekua natura da.

Liburutegia

Liburutegia eskolaren leku politena zen, liburu mota guztiak aurki zenezakeen hor, gustukoena hartu eta kuxinez eta bankuz beteta zegoen txoko batean irakurtzen genituen. Jolastordu asko han eman nituen, beste lagunekin edo bakarrik, eta liburua osorik ez banuen irakurtzen etxera eramaten nuen. Baina liburutegia ez zen bakarrik jolastorduetan erabiltzen, klase batzuetan horra joaten ginen informazioa bilatzera eta lanak egitera. Liburutegian ekintza asko egiten ziren era, adibidez Halloween-en ipuin kontalari bat zetorren, oso beldurgarria bide batez, gabonetan elur-panpinak eta "Belen" erakusketak zeuden... etab.
Eskola oro liburutegi bat behar du, baina ez bakarrik hori, liburuez gozatzeko ekintzak ere behar dira, irakasleen parte-hartzea. Liburuak zaintzeko ez dira garbitu edo leku aproposean gorde behar, hauek zaintzeko behin eta berriz irakurri behar dira, eta irakasleek izango garen bezala ezin dugu liburuak galdu, ume guztiei irakurtzeko gogoak piztu behar diegu.


Irratia

Eskolako irratia egunero egiten zen ekintza zen, egun bakoitzean klase desberdin bateko 5 kide ordu erdiko saio bat eskaintzen zuten, beste guztiek entzuten genioen klasetik. Saio horretan albisteak esleitzen zizkiguten, euskarari buruz, gure eskolari buruz, euskal kirolei buruz... saioa publikoa zen, beraz nahi zuenak entzun zezakeen. Eskarmentu oso polita zen eta nahiko esklusiboa, ez dut uste lehen hezkuntzako eskola askok irrati propioa daukatenik, hitz egiteko erraztasuna lortzen genuen eta urduritasuna kentzeko ekintza ona zen, zuzenean emititzen zen eta. Oroitzapen oso politak dauzkat eskolako irratiari buruz, nire gurasoak behin baino gehiagotan entzun zidaten irratitik, gainera gure ardura izatea irrati programa bat konpremezua ematen dizu. Nik ez dakit zenbat diru behar den irrati txiki bat sortzeko baina beharrezko baliabideak daukatenek aprobetxatu beharko lituzke, umeek disfrutatzen eta ikasten dute honekin.
Patioa

Nire ohiko patioaz ezin naiz kexatu, bi futbol zelai, saskibaloi zelai bai, frontoia, kanpa ugari... gainera egunean zehar 2 ordu pasatzen genituen han, patio galanta beraz. Nire jolas gogokoenak futbola eta eskupilota ziren, maiz saskibaloian aritzen nintzen baina oso gutxitan, kromo eta tazoekin ere jolasten genuen. Baina lagunekin askotan ez da guztia ondo pasatzea, patioetan eztabaida eta borroka asko gertatzen ziren baina egun batzuk pasa ondoren normaltasuna bueltatzen zen. Ez dakit nora arte heldu behar da irakasle baten parte-hartzea patio batean, patioa denbora libre edo askatasuna bezala den partez, baina borrokak eta eztabaidak bideratu behar dituzte. Ez litzaidake batere ez gustatuko patio zaintzea, kaos bat da hori, nire eskolaren kasuan gutxienez.