2017(e)ko martxoaren 14(a), asteartea

Azken 200 urteen hezkuntza legeak


Espainian azkenengo 200 urteetan hezkuntza erreforma asko egon dira, baina De Puellesen artikulu honetan adierazi nahi denez, bakarrik 3 erreforma izan zuten benetako balio bat. 1857ko erreforma edo Moyano legea, 1970ko erreforma non sistema aldatu nahi izan zen eta 1990ko LOGSE legea.

1857KO ERREFORMA
Espainian azkenengo 200 urteetan egondako lehen erreforma Moyano legea izan zen, 1857 urtean martxan jarri zen baina bere sorkuntza plana 1812 hasi zen. Lege honek 1812tik 1857 gertatutako aldaketak ikusita sortu zen eta frantziako iraultzaren ostean egondako hezkuntza aldaketak ipini zituzten. Hau da, elizaren garrantzia txikitu egin zuten eta lehen aldiz, irakasleen egoerak hobetu eta pertsona guztientzako lehen hezkuntza bat emateko eskubidea ipini zen. Horretarako hezkuntza zatitu egin zen, maila baxuko hezkuntza bat publikoa izango zena eta beste bat hobeagoa gutxi batzuk eduki izateko. Lehen hezkuntza hori dohain izan behar zen, honela guztiak hezkuntza bat izanda sozietate hobeago bat bihurtuko zen.
Erreforma honen berezitasuna dualiate hori izango zen, eta gaur egun gauza asko oraindik ez dira aldatu lege honetatik.

1970KO ERREFORMA
Moyano legeak zuen dualitatea zaharkitua geratu zen mende bat geroago, Espainia ez zen jada pertsona oso pobre eta dirudunetan zatitzen eta horrek aldaketa bat ekarri behar zuen. Lehen aldiz umeak behartuta zeuden 6 urtetik 14 urtera arte eskolara joatera, eta hezkuntzaren beharra ikusi eginarazi zen, gauza txarrak 6 urte baino lehenagoko umeei hezkuntzarik ematen ez ziela izan zen.

1990KO ERREFORMA
LOGSE legea bezala ezagutua Espainiako egoeraren aldaketari aurre egiteko atera zen. 1970ko legeak zituen arazoak konpondu egiten saiatu ziren lege honekin, lege horren arazoa Frankismoaren ondorioz diru falta izan zuela zen, horregatik ezin izan zen ondo aplikatu. Gainera 20 urte pasatu eta gero Espainiako sozietatea demokratikoa bihurtu zen eta lege honek hau islatu behar zuen, horretarako ume guztien hezkuntza ziurtatu behar zen, 16 urtera arte hezkuntza dohain bat eskainita biztanleak informazio mundura hurbiltzeko.
Lege honen aldaketa onak ez dira hezkuntza dohainaren urte igoeran bakarrik geratzen, baita kalitatezko hezkuntza premiatu nahian, nahiz eta gero optatiboak ziren ikaskuntzak ez premiatu.
Erreforma honek arazo larri bat izan zuen, irakasleak ez zeudela behar bezala prestatuta, ikasleen hezkuntza ziurtatuta zegoen baina ez ziren irakasleak prestatzeko ikasketak eskaintzen.
Lege hau atera zen testuinguru demografikoari ondo moldatu zen, batez ere esperimentazioa eta debate publikoaren ondorioz moldatu egin zelako, baina arazoak izan zituen irakasleen prestakuntzarekin gero hurrengo legeak LOCEk izango zituen bezala.

LOE
Gaur egun Espainian ez dago umerik eskolara joan gabe, gaur egun ume guztiak behartuta daude eskolara joatera 16 urtera arte edo 18 urtera arte. Gaur egun dagoen arazoa 10 lege baino gehiago egon direla urte hauetan eta horietako 5 kendu egin direla guztiz.

LOE legearekin partido politikoak batera egotea bilatu nahi zen, baina azkenean ez zen lortu. Lege honekin hezkuntza sistemaren egonkortasuna bilatu nahi zen, aldaketak urtero ez egitean hezkuntza erreformara moldatzeko denbora emanez eta hezkuntza bat kalitatezkoa eta ekitatiboa guztiontzat lortuz.

Reformas educativas

Hezkuntza erreformak zer diren, zertarako egiten diren eta zergatik porrot egiten duten azalduko dut Serramonaren irakurketa informazio iturri moduan erabiliz.

Hezkuntza erreformak interes indibidualak eta kolektiboak nahastu egiten dituzten hezkuntza sistema antolatzeko egiten dira, kohesio soziala eta ekonomikoa bilatuz.
Red Euricideak honela definitu egiten ditu: Hezkuntza sistema izandako aldaketa, hezkuntza politika bati jarraitu egiten diona eta irauteko egiten dena, gobernutik edo hezkuntzarako konpetentzia guztiak dituen autoritate batetik eratua. Nahiz eta honela definituta egon, batzuk ez daude ados aldaketaren atalarekin, laguntza bat besterik ez dela adierazten dute, ez aldaketa bera. Teoria askok diote, eskoletan guztia ondo ez dagoenez aldaketak hoberantz bakarrik eraman ahal dutela gauzak egia izan ez arren, gainera erreformak derrigorrezkoak badira, eskola batzuetan ez dituzte martxan jarriko dekretuagatik bakarrik.
Erreformak batez ere hobekuntza ekartzeko asmoarekin egiten dira, baina ez dituzte beti hauek ekartzen.

Erreforma hauek, 4 hezkuntza ereduetan oinarritu egin ahal dira:
  1. Eredu soziala non esklusioa eman daiteke, ikasle hoberenak laguntzak izaten eta ikasle txarrak galduta usten edo inklusiboa izan daiteke eta materialak eta errekurtsoak izan dibertsitatearekin lan egiteko, ikasle onak ikasle txarrekin lan egiten usten eta guztiei laguntza eskaintzen saiatzen.
  2. Eredu eskolarra non demokratizazioa eta sozietatearekin hurbiltasuna izatea bilatzen den, edo zerbitzu publiko gutxiago eta konpainien gestioa bilatzen den, askatasuna eta eraginkortasun ekonomikoa helburu moduan jarriz.
  3. Eredu pedagogikoa non metodologia tradizionala erabili daitekeen, ikusmolde akademiko bat nagusitu egiten denean, edo metodologia berriak landuz non adimen anitzak landu egiten diren, eta munduarekin harremana eta globalizazioa bilatu egiten den.
  4. Kudeaketa eredua non, estamentu eskolarraren partizipazioa bilatu nahi den, hau askatasun demokratikoa handituta edo txikituta lortu nahi da.

4 eredu motak azaldu eta gero zergatik porrot egiten dute erreformak? Porrot egiteko arrazoi asko daude, baina batik bat 7 arrazoiengatik gertatzen da.

  1. Arrazoi bat, erreformak egiten direnean ez delako begiratzen eta ikertzen, zer nolako aldaketak egin behar diren sistema hobetzeko, batzuetan aldaketak aldaketak egiteagatik egiten dira.
  2. Beste arrazoi bat diru falta da, erreformak egiten dira baina ez dira ekonomikoki laguntzen finantziazio lege batekin, horregatik proposatzen diren gauza asko ezin dira burutu.
  3. Politika beste errudun bat da, gobernua aldatzen den bakoitzean, aldaketa bat egiten dute. Azkenean ez dute erreformetara moldatzeko denborarik ematen eta ez dute ezertarako balio.
  4. Irakasleen prestakuntza eta interes maila ere beste arazo bat da, irakasleak ez daude batzuetan behar beste prestatuta eta askok ez dute motibaziorik erreformak adierazten dituzten gauzak egiteko.
  5. Erreformak aplikatzeko momentua ere oso zaila da, teorian oso erraza da, baina gero erreformak ez dute aplikatzeko ahalmen handirik eta eskoletan ez dira erreformak onartzen eta aplikatzen.
  6. Gainera autonomia guztiak errealitate batekin ikusten dute hezkuntza, eta erreforma askok ikuspegi bakarra planteatzen dute.
  7. Azkenik erreforma hauek ez direla hezkuntzarako marko osorako balio, bakarrik eskoletan eta unibertsitateetan ematen den hezkuntza motarako, ez dute familia artean edo lagun artean ikasten dena kontuan hartzen. Azkenean egoera guztien aurrean soluzioak emateko ezgaiak dira.

2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Argazki hizlariak

Ariketa honetan haurtzaroa eta irakaskuntzaz hitz egingo dut, arlo hauetan sakonduko dugu eta bere bilakaeraz eta sozietatearen ikuspuntua haie buruz ikusiko ditugu.



Haurtzaroa
Lehen irudian umeak alai daude, naturan lagunekin jolasten, arduragabetuak. Hau da haurtzaroaren irudi hedatua, behintzat gure kulturan eta sozietatean, behar bada guztiok horrela pentsatzen dugu gure iraganaz. Baina haurtzaroa ez da bakarrik alaitasuna eta ondo pasatzea, momentu triste asko daude eta batzuetan bakardadea, ziur nago ume guziak horretatik pasa dutela behin baino gehiagotan. Bigarren argazkiak azken hau islatzen du, haurtzaroa momentu triste hauek arrazoi askorengatik gerta daiteke, adibidez lagunekin eztabaidak, gogoko ez dituzun gauzak egitera behartuta egotea… etab. Baina gertaera hauek ez dira saihestu behar, umeak egoera hauek bizi behar dituzte, helduak direnean nola aurre egiten jakiteko.




Irakaskuntza
Bi argazki hauekin irakaskuntzaren bi aurpegi erakutsi nahi ditut, irakaskuntza aspergarria eta astuna alde batetik eta irakaskuntza aktiboa eta praktikoa beste aldetik. Ezin dira gauza guztiak modu aktibo batean, baina oso lagungarria da metodo hau irakaskuntza teorikoarekin parekatzeko, ikasleak askoz hobe gogoratzen dituzte txangoak, patio orduak, laborategiko experimentuak… etab. klase teorikoak baino. Baina ez da bakarrik ona ikasleentzat, irakasleak ondo pasatzen dute irakaskuntza aktiboa eginez, aspergarria da beraientzat ere klase barruan hitz egitea egunero.

2017(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

Curriculum - Jaume Sarramonak azalduta

Curriculum hitza (“bidea” latinez) definizio zehatza ez dauka, desberdina da ikuspuntua aldatzen badugu. Curriculumean sakondu baino lehen niretzat definizio zuzenena dena ikusiko dugu, nire ikuspuntutik behintzat.
Irakasleen ikuspuntutik definizio zuzenea: Irakasleen edo profesionalen jarduera aurrera eramateko eremuak; non irakasteko eta ebaluatzeko mugak jartzen diren.
Curriculuma gauza oso konplexua da eta definizio hau baina haratago doa, hurrengo orrialdeetan definizio luzeagoa eta zehatzagoa ikusiko duzue, curriculuma banakatzean argiago ikusten baita.

1.      Curriculumaren Oinarriak

Oinarri filosofikoa:

  • Helburuak zehazten dira.
  • Zertarako diseinatzen eta aplikatzen den badakigu.
  • Gizakiaren ikusmoldea gauzatzen duten korronteen iturria.

Oinarri soziala:
  • Ikastetxearen, irakaslearen eta ikasleen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean.
  • Bitartekaria, subjektuaren eta testuinguru sozialaren artean.
  • Gizarteak parte hartzen du curriculumean, hasierako orientabidea baita.
  • Politika ere nabarmentzen da curriculumean, baina honek mugak izan beharko lituzke.

Oinarri epistemologikoa:
  • Jakintza zientifikoan oinarri.
  • Curriculumaren aplikazioa.
  • Diziplinarteko harremanak gauzatzen ditu.

Oinarri psikologikoa:
  • Ikasle-irakasleen ezagutza psikologikoa beharrezkoa da.
  • Ikaskuntza prozesuaren oinarri psikologikoa.
  • Ondorioak: curriculum konduktista, kognitiboa eta soziala.

Oinarri pedagogikoa:
  • Irakasleen esperientziaren oinarri sintetitzailea biltzen du curriculumak.
  • Zer ikasi, nola ikasi, noiz ikasi eta erabiltzen diren baliabideak, metodologiak, denboralizazioa eta ebaluazioak finkatzen ditu.
  • Ikaskuntzaren plangintza.

2.      Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Espainiako estatuak proposatzen duen curriculuma mailetan banatuta dago, eta zerbait irekia eta moldatu daitekena dela diote.

Lehen maila:
  • Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD)
  • Derrigorrezkoa
  • Helburuen interpretazioa
  • Curriculumaren arloak eta edukiak zehazten da
  • Autonomia erkidegoen hezkuntza administrazioez osatuta

Bigarren eta hirugarren maila:
  • IIP edo IHP
  • Ikastetxeen erantzukizuna
  • Ikastetxeko eta gelako programazioak ezartzen dira.
  • Bigarren maila ikastetxearen ardura
  • Hirugarren maila irakasle bakoitzaren ardura


3.      Curriculumaren diseinua

Curriculumaren ezaugarriak diseinatzea, hauek praktikan jartzeko ikastetxearen premiekin bat etorri behar dira.

3.1.Helburuak:
Hiru multzotan banatzen dira;

  1. Jakintza arlokoak: Barneratzea, integratzea eta eraberritzea.
  2. Trebetasunak: Hauek zehatzak edo prozesuari lotutakoak.
  3. Jarrerak: Norberaren autonomiari lotutakoak eta gizartearekiko konpromisoari lotutakoak.

3.2.Edukiak:
Hiru multzotan banatzen dira:

  1. Jakitearekin lotutak (jakintza): Helburuak, printzipioak, ideiak, kontzeptuak, legeak…
  2. Egitearen jakinduriarekin lotutak (trebetasunak): Egintzarako arauak, teknikak eta irizpideak.
  3. Izaera jakitearekin lotutak (pertsonalitatea) : Balio pertsonalak eta balio sozialak.


3.3. Metodologia:
Bi multzotan banatzen dira:

  1. Irakaslearenak: Erakustea, frogatzea, orientatzea eta motibatzea.
  2. Ikaslearenak (2 azpitalde):
    1. Banakakoak: Irakurtzea, erabakitzea, aztertzea, laburtzea eta memorizatzea.
    2. Taldearenak: Taldeko lana, eztabaidak eta elkarrekin bizitzea.


3.4.Baliabide didaktikoak:

Curriculumaren edukiak aurrera eramateko behar diren baliabideak dira, ekonomiarekin oso lotuta dago hau eta ikastetxe guztiek ezin dute baliabide berak izan. Beraz irakasleen moldaketa eskatzen da, baliabide kopuru eta kalitatea kontuan izanda. Baliabide hauek modernizatzen dira denbora zehatz batean, beraz irakasleak moldaketa jarraian egon behar da. Baliabideak motibazio pizgarria da beraz garrantzitsua den atala bihurtzen da.

3.5.Ebaluazioa:
Ebaluazioa irakasleen informazio iturria da, eta bi unetan banatu daiteke iturri hori:

  • Hasierako ebaluazioa (diagnostikoa):
Ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera oinarrituta egon behar den balorazioa. Hau kontuan hartzen ditu: Ikastetxearen testuinguru sozioekonomikoa, ikasleen ezaugarriak,gizartearen beharrak, baliabideak eta legezko aginduak. Guzti hauek bat egin behar dute erabilitako metodologiarekin, helburuekin eta edukiekin.

  • Emaitzen edo produktuen ebaluazioa:
Curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da, baina, bai aurreikusitako, bai aurreikusi gabeko emaitzak kontuan hartu behar dira. Berdin da onak edo txarrak diren, biak beharrezkoak dira curriculumaren diseinua hobetzen jarraitzeko. Ebaluazioa, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren inguruan antolatu behar da, eta ez alderantziz.


4.      Ezkutuko curriculuma

Definizioa: Eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa. Eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, horien bitartez osatzen dituzte eta ikasleek euren balore sozialak.


Balore sozialekin eta ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma. Ideologia hori, portaera arau, curriculumaren elementu, material didaktiko, jarduera eta ebaluazio sistemen bidez azaleratzen da.

2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata

Curriculum mailak

Curriculuma mailetan banatzen da, mailakapen hau ahaltzen du irakaslea bere irakaskuntza orientatzea egoera espezifikoetara.  Maiala bakoitza ezaugarri batzuk ditu baina ordena hauxe izango zen; hasi pertsona gehien eragiten duen mailatik eta amaitu pertsona gutxien eragiten duen mailatik. Curriculuma lau mailatan zatitu egin ahal da, baina hemen lehengo hiru mailei buruzko informazio zehatza bakarrik emango dut.


  • Link-ak:

Konpetentziak II


  • Alderatu José Moyak konpetentzien inguruan ematen duen definizioa, DeSeCo txostenak (2005), Europako Erkidegoen Batzordeak (2006) eta Heziberrik planteatzen dutenarekin.
    • José Moyarentzat konpententzia garrantzia ez dago emaitzan, hau da ulertu duten ala ez, baizik eta prozesuan. Josék dio konpetentzien helburua baliabide guztiak erabiltzen jakitea dela, aldiz beste txosten eta dekretuek ez dute kontuan hartzen ikasleen prozedura ikasteko.
  • José Moyaren iritziz zeintzuk dira gure hezkuntza sistemak aintzat hartzen dituen ikaskuntza motak? Zein hezkuntza legediaren ondorioz eman zitzaion garrantzia ikaskuntza mota bakoitzari?
    • Moyaren arabera  eta Europar Batasunarentzat hezkuntza publikoak guztientzat izan behar da, ikasitakoa erabilgarria izan behar da eguneroko bizitzan eta ikasketa bizitza osorako izan behar da. Ley General de Educación-aren ondorioz, 2007an.
  • Moyak adierazten du oinarrizko hezkuntzak ez duela izaera selektiborik. LOMCEren DBH etaparen antolaketa ikusita zer iradokitzen dizu. Ikusi beheko irudia.
    • Bai da selektiboa ikasleak bi eremutan banatzerakoan, zientzia edo letren artean erabaki behar duzunean. Baina beharrezkoa dela uste dut, ikasleek bere etorkizunerako bidea hautatu behar dute.
  • Ebaluaziori dagokionez, zer da José Moyak aipatzen duena halabeharrez egon behar duela konpetentzien ebaluazioa eman ahal izateko. Zer da bere iritziz informazio iturri egokiena hau gauzatzeko? Zer da Heziberri dekretuak adierazten duena honekiko.  
    • Bi baldintza bete behar dira ebaluazio batean; informazio iturria (azterketa adibidez) eta ebaluazio irizpediak, azken hau ez dagokio konpetentzia bakoitzari, baizik eta "area curricularrari", konpetentzia guztiak barneratzen duena. Informazio iturri asko daude baina hoberenak eta fidagarrienak ariketen ebazpenari buruz datuak ematen digutenak dira. Heziberri dekretuak esaten du, José Moyaren alderantziz, konpetentzia bakoitzak bere ebaluaketa metodoak dituela, irizpide desberdinekin.

2017(e)ko otsailaren 14(a), asteartea

Konpetentziak I


  • Zer ikasi? 
    • Konpetentzia bakoitzen edukia da, 1.go eta 2.go ziklokoak. Hauek dira disziplina bakoitzeko konpetentziak eta bere edukiak:
      • Euskera/Gaztelania eta literatura (119.or.)
      • Atzerriko Hizkuntza (142.or)
      • Matematika (164.or.)
      • Natur Zientziak (191.or.)
      • Gizarte Zientziak (209.or.)
      • Arte Hezkuntza/Plastika (252.or.)
      • Gorputz Hezkuntza (268.or.)
  • Zertarako ikasi?
    • (2015eko dekretuak EAE) Zehar konpetentziak (29.or.) eta disziplina barneko konpetentziak (57.or.). Helburu bat dago disziplina bakoitzeko, hauek dira Disziplina guztiak eta bere helburua.
      • Euskera/Gaztelania eta literatura (118.or.)
      • Atzerriko Hizkuntza (142.or)
      • Matematika (163.or.)
      • Natur Zientziak (190.or.)
      • Gizarte Zientziak (208.or.)
      • Arte Hezkuntza/Plastika (251.or.)
      • Gorputz Hezkuntza (268.or.)
  • Noiz ikasi?
    • Bi ziklo: lehen (1, 2 eta 3. maila) eta bigarren zikloak (4,5 eta 6. maila), konpetentzia guztiak bi zikloetan daude. Zikloaren arabera disziplina bakoitzen konpetentzien ezaugarriak desberdinak dira, baina oinarrizko zehar konpetentziak Lehen Hezkuntzako urte guztietan zehar berdinak dira.
  • Nola ikasi?
    • (112.or.) Metodologiak; Hezkuntza barruan sartzen da, ez bakarrik konpetentzia barruan.
  • Zer ebaluatu?
    • Konpetentzia bakoitzen ebaluazio-irizpideak eta lorpen-adierazleak. Lehen Hezkuntzako curriculumaren berariazko ikuspegia. 
      • Euskera/Gaztelania eta literatura (132.or.)
      • Atzerriko Hizkuntza (153.or)
      • Matematika (178.or.)
      • Natur Zientziak (199.or.)
      • Gizarte Zientziak (220.or.)
      • Arte Hezkuntza/Plastika (261.or.)
      • Gorputz Hezkuntza (275.or.)
  • Nola ebaluatu?
    • (115.or.) Ebaluazio kuantitatiboa eta kualitatiboa. (116.or.) Ebaluazio-irizpideak: Ebaluazio autentikoa eta testuinguruan errotutako ikaskuntza.
  • Noiz ebaluatu?
    • (114.or.) Ebaluazioaren eginkuzuna; hiru momentu ebaluatzeko: Kurtso hasieran (diagnostikoa), kurtso erdian eta kurtso amaieran (ebaluazio batutzailea).