gida etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
gida etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2017(e)ko maiatzaren 27(a), larunbata

Blog-etik paseotxoa

Lau-hilabetekoaren laburpen bat egin beharko banu Blog-a ikusi gabe ezinezkoa izango zen. Blog-a informazioa ordenatzeko eta kurtsoan zehar ikusi ditugun hainbat gauza gogoratzeko balio du, baina Blog-etik ibiltzeko gida bat ere behar da, hona hemen nirea.

Blog-aren lehen sarrera txikitako argazki batzuei buruz hitz egitea izan zen, 10 argazki hauetan nire oroitzapenei hitz egiten dut, onak eta txarrak baina guztiak nire ikasle bizitzaren parte izan direnak. Blog-arekin trebetasuna hartu eta gure ikas bizitza nola zer gogoratzeko ariketa polita da, egia esanda iraganean bizi dugunari buruz ikasiko dugu eta beharrezkoa da atzera begiratzea.
Baina hurrengo sarreretan gauzak aldatzen dira, teoria ikasten hasi gara eta Blog-ean apuntatu behar dugu. Gehien landuko duguna lau hilabete hauetan Heziberri 2020 curriculuma izan da. Ia nire sarrera guztiak curriculumarekin zerikusia dute irakasleen "konstituzioa" baita, hauek txosten honetan idatzita dagoena jarraitu behar dute.
Kurtsoan zehar curriculumari buruz eztabaidatu dugu, eta galdera batzuk erantzunda badirudi kontrolatuta dagoela. Baina dokumentu hau oso zabala eta konplexua da eta bikain ulertu behar da, horretarako dokumentua sakon arakatu behar dugu eta metodorik hoberena mailaka sailkatzea izan da. Lau maila daude curriculumean non Heziberri 2020 eta txosten gehiago aurkitu ditzakegu. Klasean erabili dugun metodoa mailei buruz hitz egiteko taulen bidez izan da, lehenengo sarreran honi buruz lehen 3 mailak ikusi genituen taula batean eta geroago azken mailari buruz hitz egin genuen, taula bakar bat erabiltzen hau egiteko.
Baina curriculuma zehazki ulertzeko adituen hitzak irakurri behar ditugu. Hilabeteetan zehar hainbat adituen testuekin lan egin dugu, adibidez Montoni edo Jaume Serramona, azken honen hitzak eskema-laburpen batean plasmatu genituen, non curriculumaren disekzio bat egin genuen. Serramonaren testuan curriculum ezkutua aipatzen da eta horri buruz izan zen gure azken sarrera curriculumari buruz, curriculum ezkutua zer den eta nola agertzen den eskoletan. Honez aparte hezkuntzari buruz klasean egin ziren aurkezpenak ere baliagarriak izan ziren adituen iritziak jakiteko, link hauetan hiru aurkezpenen laburpen batzuk aurkitu daiteke (zoritzarrez gure taldeak ez zuen presentaziorik egin):
Curriculuma atzean utzi dezakegu, gure bidelaguna lau-hilabeteko osoan, eta azken bi praktiketara pasa gaitezke, argazki hizlariak eta metodologia aktiboei buruzko posterra.
Argazki hizlarien sarreran haurtzaroa eta irakaskuntzaren zerikusiak errepasatu genituen argazki eta testuaren bidez, ariketa polita eta lasaigarria. Berriz metodologia aktiboen posterrean hitz egiten dugu gaur egun dauden metodologia aktiboei buruz, haren oinarriak, abantailak... etab. zehazten.
Azkenik, eta gaia hau landuta, ebaluazioari buruzko testu bat laburtu behar izan genuen, ideia batzuk hartzen eta garatzen. Behar bada lau-hilabeteko honetan egin dugun lana ebaluatzeko balio zaigu azken ariketa honek, autoebaluazio bat.


Eta hauxe izan da nire blogean egin dudana, amaitzeko gustatuko litzaidake esatea Blog-aren erabilpena asko gustatu zaidala, teknologia berrien erabilpena beharrezkoa da gaur egun eta etorkizuneko irakasleak bezala hauek erabiltzen jakin behar ditugu. Beraz hemen amaitzen da nire bloga, espero dut erabilgarria izatea eta gozatzea irakurtzen duzuen bitartean.

Agur bero bat!

2017(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

Curriculumaren 4.maila


Taula honetan ikusiko dugu zer den beharrezkoa Banakako Egokitzapen Cuccicularra aurrera eramateko. Taula honek Blog honetan zabaldu nuen taula baten jarraipena da, han geihago azaltzen da curriculumaren mailei buruz.

Ezaugarriak/MAILA
4 maila
Dokumentua
Banakako Egokitzapen Curricular (ACI/CEI)
Definizioa
Curriculum ohikoa betetzeko arazoak edo oztopoak dituzten ikasleentzat egiten den egokitzapena.. Banakakoa deitu arren talde izaerarekin azaldu daiteke, adibidez Down sindromea sufritzen duten bi ikasle klase berdinean. Ikasleria aniztasunaren betebeharrak asetzen ditu.
Izaera
Didaktiko-Antolatzailea (Hautazkoa)
Arduraduna/Egilea
Gela bakar baten irakasle-tutorea eta espezialistak
Baldintzatzaileak
ACI-a erabili behar duen irakaslea
Osagarriak
Ikasturtearen helburuak, ikasturtearen planifikazioa, ebaluazioa, didaktika-material antolaketa
Adibideak

2017(e)ko otsailaren 27(a), astelehena

Curriculum - Jaume Sarramonak azalduta

Curriculum hitza (“bidea” latinez) definizio zehatza ez dauka, desberdina da ikuspuntua aldatzen badugu. Curriculumean sakondu baino lehen niretzat definizio zuzenena dena ikusiko dugu, nire ikuspuntutik behintzat.
Irakasleen ikuspuntutik definizio zuzenea: Irakasleen edo profesionalen jarduera aurrera eramateko eremuak; non irakasteko eta ebaluatzeko mugak jartzen diren.
Curriculuma gauza oso konplexua da eta definizio hau baina haratago doa, hurrengo orrialdeetan definizio luzeagoa eta zehatzagoa ikusiko duzue, curriculuma banakatzean argiago ikusten baita.

1.      Curriculumaren Oinarriak

Oinarri filosofikoa:

  • Helburuak zehazten dira.
  • Zertarako diseinatzen eta aplikatzen den badakigu.
  • Gizakiaren ikusmoldea gauzatzen duten korronteen iturria.

Oinarri soziala:
  • Ikastetxearen, irakaslearen eta ikasleen dimentsio sozial osoa islatzen da curriculumean.
  • Bitartekaria, subjektuaren eta testuinguru sozialaren artean.
  • Gizarteak parte hartzen du curriculumean, hasierako orientabidea baita.
  • Politika ere nabarmentzen da curriculumean, baina honek mugak izan beharko lituzke.

Oinarri epistemologikoa:
  • Jakintza zientifikoan oinarri.
  • Curriculumaren aplikazioa.
  • Diziplinarteko harremanak gauzatzen ditu.

Oinarri psikologikoa:
  • Ikasle-irakasleen ezagutza psikologikoa beharrezkoa da.
  • Ikaskuntza prozesuaren oinarri psikologikoa.
  • Ondorioak: curriculum konduktista, kognitiboa eta soziala.

Oinarri pedagogikoa:
  • Irakasleen esperientziaren oinarri sintetitzailea biltzen du curriculumak.
  • Zer ikasi, nola ikasi, noiz ikasi eta erabiltzen diren baliabideak, metodologiak, denboralizazioa eta ebaluazioak finkatzen ditu.
  • Ikaskuntzaren plangintza.

2.      Espainiako eredua: curriculumaren mailak

Espainiako estatuak proposatzen duen curriculuma mailetan banatuta dago, eta zerbait irekia eta moldatu daitekena dela diote.

Lehen maila:
  • Oinarrizko Curriculum Diseinua (OCD)
  • Derrigorrezkoa
  • Helburuen interpretazioa
  • Curriculumaren arloak eta edukiak zehazten da
  • Autonomia erkidegoen hezkuntza administrazioez osatuta

Bigarren eta hirugarren maila:
  • IIP edo IHP
  • Ikastetxeen erantzukizuna
  • Ikastetxeko eta gelako programazioak ezartzen dira.
  • Bigarren maila ikastetxearen ardura
  • Hirugarren maila irakasle bakoitzaren ardura


3.      Curriculumaren diseinua

Curriculumaren ezaugarriak diseinatzea, hauek praktikan jartzeko ikastetxearen premiekin bat etorri behar dira.

3.1.Helburuak:
Hiru multzotan banatzen dira;

  1. Jakintza arlokoak: Barneratzea, integratzea eta eraberritzea.
  2. Trebetasunak: Hauek zehatzak edo prozesuari lotutakoak.
  3. Jarrerak: Norberaren autonomiari lotutakoak eta gizartearekiko konpromisoari lotutakoak.

3.2.Edukiak:
Hiru multzotan banatzen dira:

  1. Jakitearekin lotutak (jakintza): Helburuak, printzipioak, ideiak, kontzeptuak, legeak…
  2. Egitearen jakinduriarekin lotutak (trebetasunak): Egintzarako arauak, teknikak eta irizpideak.
  3. Izaera jakitearekin lotutak (pertsonalitatea) : Balio pertsonalak eta balio sozialak.


3.3. Metodologia:
Bi multzotan banatzen dira:

  1. Irakaslearenak: Erakustea, frogatzea, orientatzea eta motibatzea.
  2. Ikaslearenak (2 azpitalde):
    1. Banakakoak: Irakurtzea, erabakitzea, aztertzea, laburtzea eta memorizatzea.
    2. Taldearenak: Taldeko lana, eztabaidak eta elkarrekin bizitzea.


3.4.Baliabide didaktikoak:

Curriculumaren edukiak aurrera eramateko behar diren baliabideak dira, ekonomiarekin oso lotuta dago hau eta ikastetxe guztiek ezin dute baliabide berak izan. Beraz irakasleen moldaketa eskatzen da, baliabide kopuru eta kalitatea kontuan izanda. Baliabide hauek modernizatzen dira denbora zehatz batean, beraz irakasleak moldaketa jarraian egon behar da. Baliabideak motibazio pizgarria da beraz garrantzitsua den atala bihurtzen da.

3.5.Ebaluazioa:
Ebaluazioa irakasleen informazio iturria da, eta bi unetan banatu daiteke iturri hori:

  • Hasierako ebaluazioa (diagnostikoa):
Ikastetxearen edo ikasgelaren errealitatera oinarrituta egon behar den balorazioa. Hau kontuan hartzen ditu: Ikastetxearen testuinguru sozioekonomikoa, ikasleen ezaugarriak,gizartearen beharrak, baliabideak eta legezko aginduak. Guzti hauek bat egin behar dute erabilitako metodologiarekin, helburuekin eta edukiekin.

  • Emaitzen edo produktuen ebaluazioa:
Curriculumaren jarduerei esker ikasleek ikasitakoa neurtu eta baloratuko da, baina, bai aurreikusitako, bai aurreikusi gabeko emaitzak kontuan hartu behar dira. Berdin da onak edo txarrak diren, biak beharrezkoak dira curriculumaren diseinua hobetzen jarraitzeko. Ebaluazioa, irakaskuntza-ikaskuntzaren prozesuaren inguruan antolatu behar da, eta ez alderantziz.


4.      Ezkutuko curriculuma

Definizioa: Eskolaren eraginetik kanpo geratzen diren hezkuntza arloko eraginen multzoa. Eskolan dauden sari eta botere sistemak izendatzeko balio du, horien bitartez osatzen dituzte eta ikasleek euren balore sozialak.


Balore sozialekin eta ikastetxean nagusi den ideologia soziopolitikoarekin lotzen da ezkutuko curriculuma. Ideologia hori, portaera arau, curriculumaren elementu, material didaktiko, jarduera eta ebaluazio sistemen bidez azaleratzen da.

2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata

Curriculum mailak

Curriculuma mailetan banatzen da, mailakapen hau ahaltzen du irakaslea bere irakaskuntza orientatzea egoera espezifikoetara.  Maiala bakoitza ezaugarri batzuk ditu baina ordena hauxe izango zen; hasi pertsona gehien eragiten duen mailatik eta amaitu pertsona gutxien eragiten duen mailatik. Curriculuma lau mailatan zatitu egin ahal da, baina hemen lehengo hiru mailei buruzko informazio zehatza bakarrik emango dut.


  • Link-ak: