2017(e)ko maiatzaren 27(a), larunbata

Blog-etik paseotxoa

Lau-hilabetekoaren laburpen bat egin beharko banu Blog-a ikusi gabe ezinezkoa izango zen. Blog-a informazioa ordenatzeko eta kurtsoan zehar ikusi ditugun hainbat gauza gogoratzeko balio du, baina Blog-etik ibiltzeko gida bat ere behar da, hona hemen nirea.

Blog-aren lehen sarrera txikitako argazki batzuei buruz hitz egitea izan zen, 10 argazki hauetan nire oroitzapenei hitz egiten dut, onak eta txarrak baina guztiak nire ikasle bizitzaren parte izan direnak. Blog-arekin trebetasuna hartu eta gure ikas bizitza nola zer gogoratzeko ariketa polita da, egia esanda iraganean bizi dugunari buruz ikasiko dugu eta beharrezkoa da atzera begiratzea.
Baina hurrengo sarreretan gauzak aldatzen dira, teoria ikasten hasi gara eta Blog-ean apuntatu behar dugu. Gehien landuko duguna lau hilabete hauetan Heziberri 2020 curriculuma izan da. Ia nire sarrera guztiak curriculumarekin zerikusia dute irakasleen "konstituzioa" baita, hauek txosten honetan idatzita dagoena jarraitu behar dute.
Kurtsoan zehar curriculumari buruz eztabaidatu dugu, eta galdera batzuk erantzunda badirudi kontrolatuta dagoela. Baina dokumentu hau oso zabala eta konplexua da eta bikain ulertu behar da, horretarako dokumentua sakon arakatu behar dugu eta metodorik hoberena mailaka sailkatzea izan da. Lau maila daude curriculumean non Heziberri 2020 eta txosten gehiago aurkitu ditzakegu. Klasean erabili dugun metodoa mailei buruz hitz egiteko taulen bidez izan da, lehenengo sarreran honi buruz lehen 3 mailak ikusi genituen taula batean eta geroago azken mailari buruz hitz egin genuen, taula bakar bat erabiltzen hau egiteko.
Baina curriculuma zehazki ulertzeko adituen hitzak irakurri behar ditugu. Hilabeteetan zehar hainbat adituen testuekin lan egin dugu, adibidez Montoni edo Jaume Serramona, azken honen hitzak eskema-laburpen batean plasmatu genituen, non curriculumaren disekzio bat egin genuen. Serramonaren testuan curriculum ezkutua aipatzen da eta horri buruz izan zen gure azken sarrera curriculumari buruz, curriculum ezkutua zer den eta nola agertzen den eskoletan. Honez aparte hezkuntzari buruz klasean egin ziren aurkezpenak ere baliagarriak izan ziren adituen iritziak jakiteko, link hauetan hiru aurkezpenen laburpen batzuk aurkitu daiteke (zoritzarrez gure taldeak ez zuen presentaziorik egin):
Curriculuma atzean utzi dezakegu, gure bidelaguna lau-hilabeteko osoan, eta azken bi praktiketara pasa gaitezke, argazki hizlariak eta metodologia aktiboei buruzko posterra.
Argazki hizlarien sarreran haurtzaroa eta irakaskuntzaren zerikusiak errepasatu genituen argazki eta testuaren bidez, ariketa polita eta lasaigarria. Berriz metodologia aktiboen posterrean hitz egiten dugu gaur egun dauden metodologia aktiboei buruz, haren oinarriak, abantailak... etab. zehazten.
Azkenik, eta gaia hau landuta, ebaluazioari buruzko testu bat laburtu behar izan genuen, ideia batzuk hartzen eta garatzen. Behar bada lau-hilabeteko honetan egin dugun lana ebaluatzeko balio zaigu azken ariketa honek, autoebaluazio bat.


Eta hauxe izan da nire blogean egin dudana, amaitzeko gustatuko litzaidake esatea Blog-aren erabilpena asko gustatu zaidala, teknologia berrien erabilpena beharrezkoa da gaur egun eta etorkizuneko irakasleak bezala hauek erabiltzen jakin behar ditugu. Beraz hemen amaitzen da nire bloga, espero dut erabilgarria izatea eta gozatzea irakurtzen duzuen bitartean.

Agur bero bat!

2017(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

Unitate Didaktikoa

Guk sortutako Unitate Didaktikoak, "Munduko Koloreak", zergatik azal kolore ezberdin dauden jakiteko helburua dauka. Aldi berean kontzientziazio ariketa bat da, ikasleek uler dezaten aniztasuna errespetatu behar dela.
Hemen uzten dugu link bat txosten osoa ikusteko:
https://docs.google.com/document/d/1AGIFp174FynXW-5lFqP557AcwptY3_bbozC6DUIkaUE/edit

2017(e)ko maiatzaren 18(a), osteguna

Ebaluazioaren inguruko testua

Ebaluazioaren inguruko testu honen analisia egingo dugu jarrian: https://drive.google.com/file/d/0B_Uot3EMBr1XSlVZTnNIbmd3V3M/view

1. GAIA. Evaluación formativa y compartida: evaluar para aprender y la implicación del alumnado en los procesos de evaluación
1.1. "Ebaluazioaren" eta "kalifikazioaren" kontzeptuak alderatu.
Irakasleek “ebaluazioa” terminoa darabilte, “kalifikazio” prozesuaz jardunez, hau da, “notak jarriz”. Baina ebaluazioa eta kalifikazioa bi prozesu desberdin direla ulertu behar dugu.  Ebaluatzeko garaian funtsezkoa da ulertzea kalifikazioak eta notak jartzeko beharrik gabe egin daitekeela, eta hain zuzen ere, hori egiten dugunean gure ikasleen ikasketan eragin handia edukiko duela.

1.2. “Ebaluazio formatiboa/hezigarria”: definizioa, funtzioa, instrumentuak, etab.
“Ebaluazio formatiboa/hezigarria”-ren helburu nagusia irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan gertatzen diren ebaluazio prozesuak hobetzeari erreferentzia egiten dio.
Ikasleek gehiago ikas dezatela (edota bere akatsak zuzen ditzan) eta irakasleek lan hobea egiteko balio du. Beste hitzetan esanda, helburu nagusia ez da ikaslea kalifikatzea, baizik eta ikaslea nola laguntzeko informazioa edukitzea, irakasleek bere lana hobeto egiten ikas dezaten.
“Ebaluazio formatiboa/hezigarria”-ren funtzioak hauek dira: gure ikasleen ikasketa prozesua hobetzea, gure irakaskuntza konpetentzia egunero hobetzea eta gure ikasgeletan ikasleekin irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzea.
Ebaluazio hau garatzeko nabarmentzen diren tresna nagusiak honakoak dira: kontzeptu-mapak, arazoen ebazpena, kasuen metodoak, proiektuak, egunerokoak, eztabaidak, eta paper-zorroak.

1.3. “Partekatutako ebaluazioa”: definizioa, funtzioa, aldagaiak, instrumentuak, erlazionaturiko kontzeptuak.
“Partekatutako Ebaluazioa” ebaluazio-prozesuetan ikasleen inplikazio bezala definitzen da, ikasketaren hobekuntzan ekartzen dituen abantaila ugariengatik eta konpetentzia pertsonal, akademiko edota profesional batzuen eskuraketarengatik. Ezaugarri nagusiak hurrengoak dira:
       Ikasketaren hobekuntza.
       Autonomia pertsonala, autorregulazioa eta ikasten ikasteko prozesuak hobetzen ditu.
       Analisi kritikoaren eta autokritikaren ahalmena garatzen ditu.
       Pertsona arduratsuen heziketan eta hezkuntza demokratikoaren garapenean funtsezko prozesua da.                             
       Oso erabilgarria izan ohi da ikasgelaren giroaren hobekuntzan eta ikasgelan eta/edo heziketa-zentroan bizikidetasun arazo erabakietan.
       Kasu batzuetan, irakasleen heziketa-usteekin eta heziketa-zentroaren berezko proiektu kurrikularrekin koherentzia kontua da.
Irakasleak bere ikasleekin mantentzen dituen elkarrizketa motak indibidualak edo taldearenak izan daitezke. Gainera, autoebaluazioaren aurreko prozesuetan edota koebaluazioan oinarrituta egon daitezke, baita autokalifikazio eta kalifikazio elkarrizketatuan prozesu paralelo edo osagarriekin eta kalifikazioarekin erlazionatuta ere. Hots, irakasleak tutorizaziak egiten, berrikusten eta autoebaluazio-prozesuak edota lanaren azkeneko kalifikazioari begiratzen ikasleen koebaluazioa kontrolatzen ditu.
Beraz, hiru bide nagusi daude partekatutako ebaluazioa aurrera eramateko, irakasgai beran osagarriak direnak haien artean: indibiduala; lan taldeetan eta batzarretan (klasekide guztiek).

1.4. Heziberri dekretuak ebaluazioaren inguruan aipatzen duena eta aurreko kontzeptuen arteko loturak adierazi.
Heziberrik honela dio: Ikasleak ebaluatzearen eginkizuna da haien ikaste-prozesuari eta prozesu horren emaitzei buruzko informazio adierazgarria eskuratzea, zer baliabide eta konpetentzia lortu dituzten jakiteko.

2. GAIA. Aclaración de los términos implicados en los procesos de evaluación educativa.
2.1. Ebaluazio hezigarriarekin zerikusi dituzten kontzeptuak aipatu eta deskribatu. [Ebal. irizpideak / Ebaluaziorako baldintzak / Ebaluaziorako jarduerak / Ataza-jarduera / Ebaluazio teknika-prozedimendua - Behaketa sistematikoa - Ahozko hartu-emanak / Probak / Ikasleriaren ekoizpenen analisia]
Ebaluazioari buruz hitz egiten dugunean, termino ugari aztertu ditzakegu. Horregatik, edozein etapako ebaluazioarekin erlazionatuta dauden terminoetan zentratzea garrantzitsua da. Baina, horregatik ez da gutxiagotuko hurrengo baliabideak: zehaztasun prozesua, teknikak, prozedura, tresnak, ekoizpena, jarduerak, etab. Hau dela eta, hurrengo terminoak deskribatuko ditugu:
EBALUAZIO IRIZPIDEAK:
Egiaztatu ahal izan dugunez gero, ez unibertsitateko heziketa-eremuan ebaluazio-irizpide era eta ikasketa gradua ezartzen ditu. Zentzu honetan, unibertsitateko eremua irakasgai bakoitzean kokatzen diren konpetentzien zehaztasun gisa ulertu behar izango genuke. Hala ere, hau zehazten duen terminoa dago jadanik eta gaur egun ikasketa emaitzak deritzenak dira, zeinek lortu behar den ikasketa zehazten duten konpetentzia espezifikoei (ez zeharkakoak) dagokienez ikasleek materia ikastaro zehaztuan frogatzea baimentzen duten. Beste modu batera esanda, ikasgaien konpetentzia espezifikoak hauen helburu zaharren baliokideak izango lirateke. Horregatik, ebaluazio-irizpideak (lehen ikasketa modua eta gradua ezartzen zituztenak) orain ikasketa emaitzekin parekatu litezke.
Orduan, zer dira ebaluazio-irizpideak? Edozein kasutan, kalifikazio jardueren ehunekoekin (ohikoa denez) edo materiaren kalifikazioak zehazten dituen haiekin ez liratekeela, inola ere, lotu behar izango. Izan ere, lehenengo kalifikazioa izanda, “kalifikazio-jardueretako ehunekotasuna” izena eman behar izango genioke eta bigarren kalifikazioa izanda, “kalifikazio-irizpideak”; nahiz eta termino hau jarduera kalifikatzeko balio duten tresnak zehazten dituztenei zuzenagoa izan.
Beraz, beharbada gaur egun ikasgai bati buruz hitz egiten dugunean ez genuke kontzeptu hau erabili behar eta  horrez gain, ikasleak lortu nahi duguna identifikatzeko erabili beharko genuke.
EBALUAZIORAKO BALDINTZAK:
Ebaluaziorako baldintzek ikasleei jarduerak balioesten uzten dituzten alderdiak  edo baldintzak dira. Ebaluazio-baldintzen adibideak aurkitzen ditugu hurrengo egoeretan: (a) ikasleek klasera joan behar dute modu erregularrean, irakasleak burututako jardueren feedback-a egunero eman diezaiotela; (b) praktiketan egotearen presentzia ezinbestekoa denean, ebaluazio-jarduera edukitzeko eskubidea izateko; (c) ikasleek lan bat entregatutakoan autoebaluazioa egin behar duenean, honen azterketa ebaluazio hezigarriaren bitartez izateko.
EBALUAZIORAKO JARDUERAK:
Gure kasuan, ikasketa jardueren eta ebaluazio jardueren artean ez dugu bereizten, ikasketa jarduera batzuk geroago erabiltzen direla ebaluaziorako, hobetzeko eta ikasteko asmoarekin, soilik; baita, kasu batzuetan, jarduerek kalifikaziorako ere balio dute. Izan ere, ebaluazio hezigarriko prozesuetan zehar erabiltzen ditugun tresnak balio dezakete ikasketa prozesuko kalifikaziora pasatzeko.
Horregatik, ebaluazio-jarduera ezaguerak, ahalmenak eta lortzen ari diren konpetentziak (bete behar diren baldintzak) egiaztatzeko ebaluatzen den ikasketa jarduera da. Informazio hau, hobetzeko eta gehiago ikasteko (ebaluazio hezigarria) edo kalifikatzeko eta ikasketa prozesuaren amaieran erabiltzeko ere, erabili daiteke administrazioak eskatzen digun kalifikaziora iristeko. Ebaluazio-Jarduerak ikasleak konpetentzietara eta/edo planteatutako helburuetara heltzen badira  egiaztatzeko asmoarekin diseinatzen dira (kasu askotan, metodologia zehatz batzuekin hertsiki erlazionatuta daude).
Bestalde, ebaluazio jarduerak ikasleei eskatuko zaien ekoizpenarekin lotuta joan daitezke. Sentsu honetan, jarduerak baldintza-sailaren eta baldintza posibleen bidez eskatutako ekoizpen mota zehazten du.
EBALUAZIO TEKNIKA PROZEDIMENDUA:
1992tik, Hezkuntza Ministerioak prozedura izena ematea aukeratu zuen, Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako Bigarren Hezkuntzako etapatan erabiltzea ohikoa delako. Gaur egun, CCAA-etako dokumentu legegile desberdinetan, kontzeptu hau erabiltzen jarraitzen da.
Bestalde, unibertsitateko eremuan teknika izenarekin izendatzea ohikoagoa da.
Funtsezko bi arrazoi daude: (a.) Ikerkuntzan, horrelako prozedurei “técnica de recogida de datos” izendatzen zaie. Ebaluazioa eta ikerkuntza hezkuntzak hainbat urrats eta aspektu partekatzen dute, beraz haien artean kontzeptuak transferitzen dute. (b.)“Prozedura kontzeptuari beste esanahi ematen zaio: zerbait konpontzeko ematen diren hainbat urrats adierazten du; adibidez, txapelketa kirol baten beroketa, prozedura judiziala, galdeketa baten baliozkotze prozedura, etab.
Hori dela eta, Kontzeptualizazioari koherentzia ematen saiatzen da, RAEk (2014) horrela definitzen du prozedura: “zenbait gauza egiteko metodoa”. Hala ere,  teknika “zientzia edo arte zerbitzatzen duten prozedura eta errekurtso multzoa” bezala definitzen da. Hau da,  prozedura eta teknika terminoen definizio akademikoetan  eta haien erabilera hezkuntzan, aurkitzen ditugu lehenengo arazoak.
Horregatik, ebaluazio prozedura “marko edo leiho” bezala definitzea hautatu dugu, zeinen bidez proposatutako jardueran sortutako ekoizpenari begiratzen (baloratzen) diogun. Teknika eta prozedura desberdinetan zehar, behaketa sistematikoa, ikaslearen ekoizpen analisia, ahozko hartu-emanak eta probak zehatzak aurki ditzakegu gehienbat. Hala ere, bibliografia espezializatuak modu desberdinetan izendatu die.
BEHAKETA SISTEMATIKOA:
Oro har, behaketa sistematikoa ekoizpena hautemangarria ez den jarduerak analizatzeko erabiltzen da. Ikasketa egoeretan gertatzen dira hauen adibide gisa: talde-lanetako edo laborategi-praktiketako eguneko parte-hartzea, klasean esku hartzea, talde testuinguruetan egiten diren ekarpenak, etab. Kasu hauetan, behaketa hori erregistratzeko erabil daitezkeen tresnak garrantzitsuak dira; adibidez, kontrol-zerrendak, zenbakizko eskalak, ahozko eskalak edo errubrika errazak.
AHOZKO HARTU-EMANAK:
Ahozko hartu emanak erlazio interpertsonalak eta balioesteko eskatzen den elkarrizketak nagusitzen diren ikasgela egoerei deritzo (eztabaidak, mahai-inguruak, ahozko galdeketak, batzarrak, etab.). Oro har, irakasleek ez dute etxera eraman  eta hura balioets dezakeen euskarri fisikoa; beraz, informazioa gertatutako unean hartu behar da. Kasu hauetan, oso garrantzitsua da tresna eraginkorra erabiltzea. Izan ere, ikasle hain parte-hartzaileak ez direnekin, uneko gaia interesatzen bazaizkie, ahozko hizkuntza gaitasun-gradua (adierazpenari dagokionez) balioestea baimen diezaguke. Tresnak, kasu honetan, behaketa sistematikoak bezalakoak dira, oso azkar ebaluatu beharreko gaitasunak baitira.
PROBAK:
Proba espezifikoak egoera ezagunen eta ohiko eta idatzitako azterketak edo domeinu teknikoko egiteak xedatzen direnak dira; hala nola, laborategiko hainbat proba, musikako pieza interpretazioak, proba fisiko anitz, etab.
“Idatzitako azterketa” kontzeptuak nahasketa bat sor dezake; izan ere, heziketa-etapa guztietan adiera bikoitzarekin erabili izan baita: prozedura edo teknika bezala eta “ekoizpen” gisa. Hau da, azterketa ezaguera-mota ebaluatzeko proba edo konpetentzia bezala erabiltzen denean prozedura edo teknika bat da; baina, ikasle bakoitzak idatzi duen eta emandako informazioa hautemangarri jasotzen den euskarri fisikoaz hitz egitean, azterketa “ekoizpena” da.
Hemen planteatzen ari garena azterketa erabilera hezigarria izatea da; hau da, , ikasleen ikasketa hobetzera fokuratuta dagoela. Hartarako, garrantzitsuena azterketek ematen digun informazioarekin geroago zer egiten duguna da. Aukera hezigarriak honako batzuk dira:
a.       Hasierako ebaluazio eta diagnostikorako prozedura bezala erabili, kurtsoaren hasieran edo unitate didaktiko baten hasieran: adibidez, haien aurretiko ezaguerak jakiteko unitate didaktikoari buruzko hainbat galdera egitea..

b.      Azterketa egin ondoren, berrikuste eta zuzenketa prozesuak taldeka egitea (irakasleak ikasleei azterketa zuzenduak banatzen die eta akats orokorrak azaltzen ditu edo ikasleek arbelean problemak ebazten dituzte). Horrela, ikasleek egiten dituzten akatsez ohartu ditzakete.

c.       Azterketaren autoebaluazio eta koebaluazio prozesuak egitea. Adibidez, beste lagun baten azterketa ematen zaie,  haiek erantzun egokiak izanda haien kideei ebaluatu behar dituzte. Horrela, behin koebaluazioa eginda, azterketa egin duenari bueltatzen zaio autoebaluazioa egin dezan. Bi balorazioen argudioak beharrezkoak dira eta haien artean egokitzen ez dira, akordio batera iritsi beharko dute, irakasleak azkenengo erabakia izanda ere. Prozesu hezigarri honek ikasle eta irakasleentzat oso aberasgarria izaten da.

IKASLERIAREN EKOIZPEN ANALISIA:
Ikaslearen ekoizpenaren analisia aurretik esandako ekoizpenetako balorazioetan oinarritzen da (ikasle  koadernoa, lan monografikoa, informea, etab.). Oro har, irakasleak balioets dezakeen euskarri fisikoa izan ohi dute; adibidez, unera arte esandako kontzeptuak erlazionatzen baditugu, jarduera "baldintza zehatz batzuen bilaketa bibliografikoa egin ondorengo txosten baten errealizazioa izango litzateke. Prozesu hau (ikaslearen ekoizpenaren analisia) ikaslearen balorazioa egiteko tresna batean gauzatuko da; hala nola, errubrika, balorazio edo kontrol-zerrenda bateko eskala, etab.
2.2. Ebaluazio instrumetuak. Definizioa, instrumentuen adibideak (ikusi adibideak) aipatu.
Ikasle bakoitzak lortutako lorpen-mailak argi identifikatzeko prozesuaren bukaeran erabiltzen diren dokumentuak dira, zeintzuk bukaerako ebaluazio eta kalifikazio globala errazten duten. Hau da, irakasleak ikasleak kalifikatzeko erabili egingo dituen edozein paperezko edo digitalezko euskarriak ebaluazio instrumentua deritzo. Gure kasuan, puntuazio errubrikak, bereizitako balorazio eskalak eta eskala graduatuak dira ebaluazio instrumentuen adibide batzuk.
2.3. Ebaluazio irizpidea. Definizioa.
Ebaluazio irizpideak balio batekin erlazionatzen diren eta ikasle bakoitzak duen nota ezartzeko balio duten “lorpen adierazleak” dira. Hauek kalifikazioaren programazioan zein tresnan argi eta garbi islatuta egon behar izango lukete. Irizpide hauek ikasleek aldez aurretik ezagutu behar dituzte. Modu horretan, puntuazio errubrikak bezalako tresnak oso tresna eraginkorrak dira prozesu hauek hobetzeko eta argitzeko.
3. GAIA. Introduccción a la creación y uso de escalas descriptivas y rúbricas.
Zure UDaren ataza edo jardueraren bat ebaluatzeko errubrika bat sortu.

GUTXI
NAHIKO
ONDO
BIKAIN
EDUKIAK
Egun bateko edukiak islatzea
2 edo 3 egunetako edukiak islatzea
4 egunetako edukiak islatzea
Egun guztietan landutako edukiak islatzea
ORTOGRAFIA
13 akats baino gehiago
9-12 akats bitartean
4-8 akats bitartean
0-3 akats bitartean
DISEINUA
Argazkirik edo marrazkirik ez erabiltzea.
Interneteko argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
Berezko argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
2 eta 5 argazkien artean erabiltzea.
Berezko argazki edo marrazkiak erabiltzea soilik.
5 marrazki edo gehiago erabiltzea.