"CurrĂculum oculto" izenarekin ezagututa, faktore hezitzailea dugu curriculum ezkutua. Curriculumetik at dagoenari deritzogu, eskolaren paretetan zintzilikatzen diren margolanak, mahaien kokapena... curriculuma zehazten ez diren parteak eta ezaugarriak dira baina hezkuntzaren atal oso garrantzitsua da.
Eskola guztietan curriculum ezkutua dago, honekin ikusten da eskolaren ezaugarriak, zer moduan irakatsi nahi duten, zer ez dute irakatsi nahi, ideologia bat baldin baduten (erlijiosoa, politikoa...), etab. Fenomeno hau soziala da, talde sozial baten ezaugarriak transmititzen baitira, eta ez da berdina eskola publiko batean edo eskola erlijioso batean aurkitu ahal ditugun curriculum ezkutuaren seinaleak.
Curriculum ezkutua hobeto ulertzeko honen seinale orokorrenak aztertu behar ditugu:
- Mahaien kokapena:
- Honek asko esaten digu formazio sinple bat iruditu arren, mahaien kokapena mailaka banatzen digu. Utzidazue hau azaltzen; lehenik eta behin mahaiak irakasleari zuzenduta daude, irakaslea informazio iturri bakarra izango balitz bezala eta ikasleen rola bakarrik entzutea eta kasu egitea izango balitz bezala (Hezkuntza tradizionalaren ezaugarria). Hurrengo atala ikasleak dira, mahien kokapen hau ilaraka jartzea behartzen du eta azken ilaran daudenak irakasletik urrun daude, beraz informazio iturritik urrun. Hau azkarrenen eta beste guztien artean alde bat irudikatzen du, eta nahiz eta saihesten tratatu gertatzen den fenomenoa da.
- Uniformea:
- Uniformearen esanahia hitz bertan aurkitzen dugu, "uni" bat eta "forme" forma, forma bakarra. Eta hauxe da uniformeak egiten duena, guztiok era berdinean irudikatzea, estilo propioa eta beraz pentsatzeko eta aktuatzeko askatasuna kentzen. Gainera irakasleak ez dute uniformerik janzten, beraz hau ere zatiketa proposatzen du irakasle eta ikasleen artean, ikaslea pertsona arruntaren rolean jartzen eta irakaslea pertsona berezia bezala. Eta ez bakarrik berezia bezala baizik eta giza askea bezala, nork bere jantziak erabaki ditzake. Ezaugarri honek eskola tradizionalean ere dauka bere oinarria eta curriculum ezkutuaren ezaugarria izan arren guztion bistan dago eta kanpotik ikusten dena (hezkuntza arlotik kanpo) fabrikazio prozesua da, non bilatzen dugu ikasle guztiak berdin ateratzea eskolatik.
- Badaude hainbeste ezaugarri asko, hala nola txirrina, ikastetxean dauden koadroak eta panfletoak, ordutegi finkoa...
Currriculum ezkutuaren ezaugarri guztiak heztearen helburua dute, modu batean edo bestean, eta azkenean ikasleak jarraitzen dute ikusten dutena, kontziente edo inkontzienteki.